2011/12/20

Lope de Isasti 2011: Ipuin saritua.

Aurtengo Lope de Isasti ipuin lehiaketan Ainhoa Martín irabazlea daukagu, Euskera mintegitik ZORIONAK Ainhoa!. Hona hemen ipuin saritua:

2011/12/16

GABONAK. ( Hona hemen gabonetarako gure ikasle batzuek idatzitako bertsoak)

Desio eta ametsak gauzatuz
(Doinua: Habanera)

Gogoeta has dezagun
afaloste ederrean,
suaren epeltasunak
limurtzen gaituen unean.

Urte gogoangarria
uztera goaz atzean,
hamabi mahats aleak
“don-don” sabeleratzean.

Bizipen eta sentipen
guztiak gogoratzean,
nostalgi apur batekin
atzera begiratzean.

Sinets dezagun guztiok
2012 urtean
desio eta ametsak
gauzatuko direnean.

June Ugalde Pikabea 4. B


Goazen adiskidea

Gabonak gertu ditugu,
hau zoriona gurea!
beste batzuei ordez,
ez zaie irribarrea atera.

Gure alboko estufak
berotzen digu etxea
besteak kalean daude,
hau bai egoera tristea.

Lasai! Laguntzen badugu
ez dugu galduko ohorea!
-Goazen elkarrekin afaltzera
kaleko nire adiskidea!

Maria Etxeberria 3. B

2011/12/14

LOPE DE ISASTI ETA JON GARBIZU SARIAK 2011.

Ostiralean banatuko dituzte Lope Isasti eta Jon Garbizu sariak

Hasi:
2011/12/16 19:00
Amaitu:
2011/12/16 20:00
Ostiralean banatuko dituzte Jon Garbizu Olerki Sariak eta Lope Isasti Ipuin Sariak. Arratsaldean izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera, Andreone Udal Liburutegian. Literatur lehiaketa horiek egiten dituzten XVIII. aldia izango
Lope Isasti Ipuin Sariak
  • 6 eta 7 urte: Udane Idigoras Oiaga (Amona mantangorria).
  • 8 eta 9 urte: Xabier Blanco Diaz (Txoria eta katua).
  • 10 eta 11 urte: Maddi Taboada Goikoetxea (Mezu arraro bat).
  • 12 eta 13 urte: Ainhoa Martin Sierra (Amanda eta razismoa).
  • 14 eta 15 urte: Nagore Askasibar Alberdi (Opari perfektua).
Jon Garbizu Olerki Sariak
  • 6 eta 7 urte: Maialen Telletxea Yarzabal (Etxetik ikastolara).
  • 8 eta 9 urte: Irati Gaztelumendi Azkue (Udaberria).
  • 10 eta 11 urte: Leire Fernandez Mindegia (Malkoak).
  • 12 eta 13 urte: Ainhoa Salaberria Garmendia (Lezo).
  • 14 eta 15 urte: Saririk eman gabe, lanik aurkeztu ez zelako
  • da. Honakoak dira irabazleak, mailen arabera:

2011/12/01

EUSKARAREN JATORRIA :Enigma europear bat.

EUSKARAREN JATORRIA
(EITBko dokumentala)

Euskaldunon iruditeria edo imaginarioaren txertatutako galdera desberdin askori erantzun nahi dien dokumentala da.
Egilea: Hasier Etxeberria. Dokumentala

2011/11/11

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen eguna dela eta ( ENE), Eusko ikaskuntzak aurten Euskal Herriko historian ,era batean edo bestean , markatu duten emakumeei omenaldia egin nahi izan dute, eta urtero bezala gurekin ospatu nahi dute.
Kukuxumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako kamiseta lortu nahi baduzu erantzun ezazu 4 galderaz osatutako galdetegiari (abenduak 2ra arte). Ondo erantzuten dutenen artean Eusko Ikaskuntzak 180 kamiseta zozketatuko ditu.




Hemen klikatu parte hartzeko


lotura