Desio eta ametsak gauzatuz
(Doinua: Habanera)
Gogoeta has dezagun
afaloste ederrean,
suaren epeltasunak
limurtzen gaituen unean.
Urte gogoangarria
uztera goaz atzean,
hamabi mahats aleak
“don-don” sabeleratzean.
Bizipen eta sentipen
guztiak gogoratzean,
nostalgi apur batekin
atzera begiratzean.
Sinets dezagun guztiok
2012 urtean
desio eta ametsak
gauzatuko direnean.
June Ugalde Pikabea 4. B
Goazen adiskidea
Gabonak gertu ditugu,
hau zoriona gurea!
beste batzuei ordez,
ez zaie irribarrea atera.
Gure alboko estufak
berotzen digu etxea
besteak kalean daude,
hau bai egoera tristea.
Lasai! Laguntzen badugu
ez dugu galduko ohorea!
-Goazen elkarrekin afaltzera
kaleko nire adiskidea!
Maria Etxeberria 3. B
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario